Profesionalak

Gogoratzen al duzu 16 urte zenituenean eta zer ikasi ez zenekienean? 

Egoera honetan aurkitzen diren gazteak lagundu Euskadiko enpresa-boluntariotza programarik nagusienera batuz!

Nola parte hartu dezaket?

Egun batez zure lanpostuan ikasle bat jaso nahi baduzu hemen izen-eman ezazu. Zuk aukeratuko duzu jardunaldiaren data!

Bestalde, aurreko edizioetan parte-hartu baduzu zure datuak berraktibatu edota zure datuak aldatu.

 

¿ZER DA LANALDI?

Lanaldi, 4. DBH eta 1. Batxilergoko gazteentzat zuzendutako orientazio programa bat da, hain zuzen ere, online ariketen eta profesional batekin elkartzeko aukeraren bitartez beraien etorkizun profesionalari buruzko zalantzak argitzeko programa.

HELBURUAK

  • Ikasleari lan munduari buruzko perspektiba berri bat eskeintzea.
  • Zeharkako gaitasunak garatzea.
  • Hezkuntza munduaren eta mundu profesionalaren arteko tartea laburtzea
  • Goi mailako ikasketen aukeraketan laguntza eskeintzea.

ESKAKIZUNAK

  • Akonpainamendu egunean ikaslearentzat esanguratzuenak diren ekintzak prestatzea.
  • Beste sailak bisitatu daitezkeen arren, akonpainamendu eguna ez da bisita gidatua izango.
  • Sektorearen joera eta eskatutako gaitasun profesionalak  berrikustea.
  • Profesionalen Eskuliburua
 DATAK

  • Profesionalen izen-ematea urte osoan zehar egongo da zabalik.
  • Ikaslea urteko edozein momentutan jar daiteke kontaktuan profesionalarekin.
  • Profesionalak aukeratuko du ikaslearekin elkartuko den eguna.

 

lanaldi

 

BESTEAK

  • Ikasleak egun horretan zehar asegurua daukate, Novia Salcedo Fundazioaren kontu.
  • Nahi duzun gazte guztiei egin diezaiokezu harrera, baina egun berean bi ikasle bakarrik joan daitezke batera.
  • Ikasleak zure plaza aukeratuko du eta mail bidez zurekin jarriko da kontaktuan.

Gehiago jakin nahi baduzu hemen daukazu profesionalen eskuliburua.

 

«Eskerrik asko ekimen hau bultzatzeagatik eta behin 16 urte izan genituela gogorarazteagatik. Oso egun dibertigarria igaro nuen eta poztasun pertsonala eskeini zidan.» Felipe Guisasola (TEKNIMAPeko Zuzendaria)

“Urtero egiten dugu LanAldi Eguna Basurtun eta esperientzia oso aberasgarria da guretzat, profesionalentzat. Hala ere, garrantzitsuena ikasleentzat baliagarria izatea da, etorkizunean erabaki onak hartu ahal izateko.” Amaya de Allende (Basurtu Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaria)

«Hurrengo edizioetan ere zuekin nauzue. 17 urteko alaba bat daukat eta ikusi dudanez, profesionalekin pasatako esperientzia hauek, garrantzitsuak baino gehiago, beharrezkoak dira gazteentzat. Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik.» Roberto Diego Aja (EROSKIko kudeatzailea)

“Esperientzia honi esker, bulegoko profesionalek Zuzenbidea ikastea aukeratzen duzun momentuan bizitzen den ilusioa gogoratu ahal izan genuen.» Ekaitz Loroño (LOROÑO ABOGADOS)

«Lanaldi esperientzia berri bat izan da guretzat ere, ez bakarrik ikaslearentzat. Etorkizuneko erabakiak hartzen laguntzea oso atsegingarria izan da. Gainera, gure ibilbide profesionala baloratzen lagundu digu baita ere. Hurrengo urtean berriro parte-hartuko dugu!» Nancy Fernández (KALEIDOSCOPIO enpresa sortzailea)

 

Hauek dira programan parte-hartzen duten enpresak:

Novia Salcedo Fundazioak sustatutako programa