Nori zuzenduta dago?
DBH 4 edo Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzendutako programa da.
Zenbat balio du parte-hartzeak?
- Paketearen balioa ikastetxearen tamainaren araberakoa da:
- Ikastetxe txikiek (2 ikasgela edo gutxiagokoek) 500€ + BEZ (+ ikasle bakoitzeko ordainketa) ordainduko dute.
- Ikastetxe handiek, aldiz, (2 ikasgela baino gehiagokoek) 750€ + BEZ (+ ikasle bakoitzeko ordainketa) ordainduko dute.
Inskripzioa nola egin?
- Honako formulario hau bete.
- Izena eman ondoren, Fundación Novia Salcedoko langile bat zuekin kontaktuan jarriko da.
Programaren garapenean, zelako ekintzak egingo dira?
- Orientatzaile/irakasleei formakuntza.
- 1. ekintza: Gai ezberdinei buruzko banakako lana edo taldeko lana:
- Programari buruzko ikuspegi orokorra
- Auto-ezagutza
- Gaitasun profesionalak
- Ekintzailetza
- Interes alorrak eta motibazio eskutitza
- 2. ekintza: Profesional batekin egoteko aukera izango duzu, egunero egiten duena ikusiz: bere jarduera guztietan hartuko duzu parte, elkarrizketetan, eguneroko zereginetan, etab.
- 3. ekintza: Gai ezberdinei buruzko banakako lana edo taldeko lana:
- Esperientziaren bat egitea
- Ekintzaren ebaluaketa
- Ikastetxeari eta profesionalari entregatzeko ekintzaren memoria finala.
Noiz parte-hartu?
LanAldi ikasturte osoan zehar martxan dago eta bi deialditan parte hartu daiteke:
- Irailetik abendura
- Urtarriletik maiatzera
Derrigorrezkoa al da ikasle guztiek programa osoan parte hartzea?
- Ez, nahi duten ikasleek programa osoan parte hartu dezakete (autoetzagutza eta lan merkatuaren ezagutza + profesionalarekin elkartzea) edo bakarrik 1. ekintzan (autoetzagutza eta lan merkatuaren ezagutza). Ikasle guztiek 3. ekintza egin beharko dute.