Bolondres moduan programan parte-hartu nahi duzu?
Lanaldin indibidualki edota taldean (enpresa moduan) izen-emateko aukera daukazu.
Parte-hartze indibidualari esker, gazte bati zure lan jardunaldia nolakoa den ezagutzeko aukera eman ahalko diozu. Horrela, beraien goi-mailako ikasketen aukeraketan lagundu diezaiokezu.
Enpresa bidezko parte-hartzean (LanAldi Eguna), enpresa berdineko hainbat profesionalek programan batera parte-hartu ahalko dute.
Esperientzia honi esker, enpresa ezagutaraztera emango da eta gizartearekiko daukan konpromisua garatuko du. Gainera, langileek batxilergoko eta 4. DBHko ikasleak beraien goi mailako ikasketen aukeraketan eta orientazioan laguntzeko aukera izango dute. IMQ, Basurtuko Ospitalea, Erandioko Ertzaintza, Sestaoko Polikiroldegia eta IKEAk jada parte hartu dute, eta zuek, animatzen zarete?
Egun honetan zehar enpresek jarraituko duten gidoia hau da:
9:00 – 9:45: Ikasleen ongietorria eta enpresaren aurkezpen orokorra.
9:45 – 10:30: Enpresan dauden profil profesionalei buruzko deskribapena. Lanpostu horretara heltzeko jarraitu behar diren ibilbideen aurkezpena.
10:30 – 14:00: Profesionalen akonpainamendua (ikasle bakoitza profesional batekin).
14:00 – 14:30: Jardunaldiaren amaierako ebaluaketa.
14:30: Agurra.
Gehiago jakin nahi baduzu hemen daukazu profesionalen eskuliburua.
Zalantzarik baduzu edota gehiago jakin nahi baduzu lanaldi@noviasalcedo.es helbidera idatziguzu edota 944 25 59 59 telefonora deitu.