Batxilergora heldu arte, ikasketen aldetik nahiko bideratuta egon zara, hau da, haur eskola amaitzean lehen hezkuntzara joan zara, ondoren DBHra… baina orain, zure bizitzan zer egin nahi duzun aukeratzeko momentua heldu da.
Momentu zaila da, zure etorkizuna aukeratzeko momentua, baina ez larritu, erabaki desegoki bat hartuz gero, aldatzeko aukera izango duzu. Gainera, Lanaldin aukeraketa on bat egiteko 5 aholku ematen dizkizugu.
- Zure burua ezagutu
Zer gustatzen zait, zer maite dut, zertan naiz ona…? Hasteko, zure abileziei, interes eta zaletasunei buruz hausnartu. Bizitzan benetan gustatzen zaizuna egiteko momentua da, beraz, zure buruari ea handitan zer izan nahi duzun galdetu. Egia da ikasketa batzuek beste batzuek baino irteera profesional gehiago dituztela, baina zure gustuko zerbait ikasiz gero, lana topatzeko mugitu egingo zara eta esfortzu horiei esker bilatzen ari zarena aurkituko duzu.
- Aukera ezberdinak aztertu
Ikasketa desberdinei buruz informatu, unibertsitate eta lanbide heziketako zentroen ate irekietara joan eta zure intereseko gradua ikasten ari direnekin edota ikasi dutenekin hitz egin, haiek baitira inork baino hobeto orientatu ahal izango dizutenak. Garrantzitsua da jarrera aktiboa izatea eta aukera ezberdinei buruz informatzea.
- Ez izan beldurrik
Normala da zalantzak izatea, ez baita erabaki erreza, baina ez larritu, beti izango duzu beste ikasketa bat hautatzeko aukera, karreraz aldatu daiteke edota hau amaitzean beste gauza bat ikasi. Gainera, espezializatu ahal izateko master ugari daude (adibidez, ingeniaritza bat egin nahi baduzu baina ez badakizu zein hautatu, hobe da orokor bat ikastea, geroxeago bereizteko aukera izango duzulako). Gainera, gaur egun, ikasketak garrantzitsuak dira, baina gaitasun profesionalak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen hasi dira, komunikazio gaitasuna, lidergoa, talde lana, iniziatiba eta sormena besteak beste. Gainera, bizi garen mundu globalizatu honetan, hizkuntza ezberdinak jakitea ezinbestekoa da, ingelera edota beste batzuk ez menperatzea oztopo handi bat izan daiteke etorkizunean.
- Zuk aukeratu
Momentu honetan oso garrantzitsua da orientatzaile, familia edota lagunekin aukera ezberdinei buruz hitz egitea, baina gogoratu azken erabakia zurea dela, zu baitzara zure etorkizunaren jabe.
- Kontaktuak
Oraindik zer ikasi ez dakizun arren, kontaktuak izatea garrantzitsua izango da beti. Horretarako, alor ezberdinetako profesionalak ezagutu eta beraien lanari eta hara heltzeko egin behar izan dutenari buruz galdetu. Profesionalek zure zalantza momentua bizi izan zuten baita ere eta aholku onak eman ahalko dizkizute.
Hemengo artikulu hau zure interesekoa izan daiteke: ¿Qué consejo te darías si volvieras a tener 16 años?