Lanaldi 2019 edizioan ikastetxe moduan izen-emateko epea bukatzear dago. Itunpeko ikastetxeek edota publiko zein pribatuek daukate parte-hartzeko aukera DBH 4 eta Batxilergoko ikasleekin.
Otsailaren lehenengo astean formakuntza saioa izango dugu orientatzaile, irakasle eta ikasle ordezkariekin. Programaren nondik norako guztiak ezagutu ondoren, ikasleak programarekin hasiko dira. Lehenengo, autoezagutza eta lan merkatuaren ezagutzari buruzko ariketak egingo dituzte online plataforman eta atal hau bukatu ondoren, 800 profesional plazako zerrendatik nahi dutena aukeratu ahal izango dute, egun batez berarekin elkartzeko. Amaitzeko, Lanaldi esperientziaren memoria finala egingo dute, beste ikasleek programan bizitakoa ezagutzeko.
Zatoz Lanaldi esperientzia bizitzera! ¡Ven a vivir la experiencia Lanaldi!
Aquí podéis ver las fotos de las experiencias anteriores.