Nire etorkizuna erabakitzen

Gutariko askorentzat ez da batere erraza gure ikasketen aukeraketa egitea, orain arte gure hezkuntzari buruzko erabakiak ez baitira gure esku egon.

Behin Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzerakoan hasiko dira gure bizitza profesionalaren inguruan erabakiak hartzeko beharrak. Batxillergoarekin jarraitu eta honen espezialitatea aukeratzea dira lehenengo erabakiak, eta orain, gure goi mailako ikasketekin jarraitzeko, zuon barnean sakontzera gonbidatzen zaituztegu erabakia ahalik eta hoberen hartzeko.

Baina… Zer da erabakirik onena hartzea? Faktore asko dago aukeraketa honetan eragile izango direnak: interesak, familia, status konkretua lortzeko nahia, merkatuaren eskaintza… Gure gonbidapena oraingo honetan, zuon barneko interes eta bokazioarekin bat egiten duen karrera edo karrera multzoa identifikatzea litzateke.

Frato

Beraz, eta gure barnean sakontzeko nahi honekin jarraituz, nondik hasi?

Zure Ametsak Identifikatu

Minutu batzuk hartuko ditugu gure etorkizun profesionala imaginatzeko zenbait galderen bitartez.

 

– Eta zuk? Zer egingo zenuke diruak garrantzirik ez balu?

– Zer da benetan zoriontsu egiten zaituena?

– Zer egiteko erraztasuna duzu?

– Zeri buruz hitz egitea duzu gustoko?

– Zertan gastatzen duzu zure dirua?

– Zer egingo zenuke arrakasta izango duzula jakingo bazenu?

– Sormen handiz egiten dituzun gauzetan pentsatu, zeintzuk dira?

Ezinezkoak alde batera utzi eta amestu, aurrerago ibiliko baikara amets hauek helburu bihurtzen.

«Ella está en el horizonte -dice Fernando Birri-. Me acerco dos pasos, ella se aleja dos pasos. Camino diez pasos y el horizonte se corre diez pasos más allá. Por mucho que yo camine, nunca la alcanzaré. ¿Para qué sirve la utopía? Para eso sirve: para caminar.»

Eduardo Galeano

Amaitzeko, bideo labur bat uzten dizuegu hausnarketarekin jarrai dezazuen.

 

 

 

 

Spread the word. Share this post!