Ayer, 9 de noviembre, acudimos a las jornadas “Mercado de trabajo y género. Una cuestión por resolver” organizadas por Gizartegune y celebradas en la Universidad de Deusto. Fue un placer escuchar las mesas redondas con las ponencias de las siguientes expertas en la materia: María Silvestre, Aida Ruiz, Marta Macho (colaboradora de Lanaldi y escritora en el blog Mujeres con Ciencia), Sara de la Rica (colaboradora en la Fundación Novia Salcedo), Pilar Carrasquer, Gloria Moreno, Coral del Río y Paula Rodríguez.
Jarraian, hitz egindako gaien inguruko sintesi bat egingo dugu. Hasteko, emakumeen eta gizonezkoen ezberdintasunak naturaltzat hartu behar ez direla aipatu zen maiz, erroan sexu-genero sistemaren menpe geratzen den sozializazioa dagoelako eta azken honek balio gehiago ematen dielako gizonarekin edota maskulinitatearekin zerikusia duten ezaugarriei. Honen ondorioz, genero ezberdintasuna continuum gisa ematen da bizitza guztian zehar; izan ere, bizitzaren hasieratik ematen den sozializazioak ezberdintasunak sortzen ditu, eta horiek ikasketetan, lan arloan eta lana bukatzean jasotzen diren pentsioetan eragiten dute. Ikasketei dagokionez, esan beharra dago ikasketa erabakiek generoaren eragina jasaten dutela, sexuaren araberako ezberdintasun ugari antzematen baitira graduetan. Horren ondorioz, lan munduan ere sexuaren araberako ezberdintasunak ematen dira okupazioetan (lan maskulinoei balio gehiago emanez), eta emakume zein gizonen parekidetasun ezak giza kapitalean eragiten du negatiboki.
Hala ere, arazoa ez da bakarrik lan arloan sexuaren araberako bereizketak egotea, ezberdintasun horizontal horiez gain ezberdintasun bertikalak daude-eta, kristalezko sabaiak deritzenak. Horien arabera, emakumeek zailtasun nabarmenak dituzte euren lanetan boterea izateko, eta hau lanik feminizatuenetan gertatzen da ere.
Bukatzeko, aipatu beharra dago ere hainbatetan esan zela lan merkatuak soilik eremu publiko eta produktiboa hartzen zuela kontuan, eta ezin zirela alde batera utzi lan erreproduktiboak. Horrexegatik, kontziliazio politikak (emakume zein gizonen erantzukizuna kontuan izanik), zaintzaren sozializazioak eta enpresen genero sentsibilizazioak garapen lerro gisa izendatu ziren.
Erronka sekulakoa da, baina Lanaldiko orientazio zerbitzuan genero ikuspegia txertatzeko apustua egin dugu ezberdintasunak ahalik eta gehien murriztearren!