Hiru, bi, bat, zero! LANALDI MARTXAN DA!

 

Iraila mugimenduz beteriko hilabetea izan zen Novia Salcedo Fundazioan, Lanaldiko parte-hartzaileen bisitak izan ditugu, programari buruzko tailerrak jasotzeko.

Egun hauetan Lanaldin parte-hartuko duten ikastetxeetako kideekin elkartu gara (hemen ikusi ditzakezu aurten esperientzia hau biziko duten ikastetxeak). Orientazioa programari hasiera emateko tailerrak eskeini ditugu, non online plataformaren funtzionamendua eta programaren xehetasunak azaldu ditugun (ikusi hemen lanaldik eman dituen aldaketak).

Orientatzaile eta irakasleez gain, Lanaldikideak ere tailerretara etorri dira. Hauek gela bakoitzeko Lanaldi programaren ikasle ordezkariak dira. Beraien zeregin nagusia orientatzaile eta ikasleen arteko komunikazio lana egitea da.

lanaldi 2017

Gazte hauek oso parte-hartzaile eta gogotsu ibili dira tailerretan, galderak eginez eta hobekuntzak proposatuz. “Zelako poztasuna eman didan 16 urteko gazte hauek programan hain interesatuta ikusteak” esan zigun ikastetxe bateko orientatzaileak tailerra bukatzean.

Urrian Lanaldi martxan jarri da, ikasleek inskripzioak egin dituzte eta ariketak egiten hasi dira. Gazteek gogotsu ekin diote programari, beraien etorkizunari buruzko zalantzak argitzeko gogoekin.

El Regato ikastetxeko ikasle batek programari buruz ondorengoa espero duela esan digu: “Betidanik asko guztatu izan zait psikologia, nire ustez psikologoak jakinduriaz beteta daude eta pertsona onak dira, beti dakite zer esan edo egin besteak hobeto sentiarazteko. Betidanik nire ametsa klinika propio bat izatea izan da. Baina arazo bat daukat, ez dakit nire ametsa eta errealitatea berdinak izango diren eta Lanaldi programaren bitartez psikologo lana ezagutu nahiko nuke”. Zure zalantzak argitzea espero dugu!

Programa hiru ataletan banatuta dago. Lehenik, gazteek autoezagutza eta gaitasun profesionalei buruzko ariketak egingo dituzte (zer izan nahi dut nagusitan? Zertan naiz ona? Zer gaitasun garatu behar ditut nahi dudan lana lortzeko?…). Ondoren, ikasle bakoitzak beraren gustuko profesional batekin elkartzeko aukera izango du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako profesional ugari beraien lantokia egun batez ezagutzeko aukera ematen ari dira, baina geroz eta gazte gehiago dira programan parte-hartu nahi dutenak eta profesional gehiagoren beharra daukagu. Profesional moduan Lanaldiren parte izatera animatzen zara? Edozein lanpostu izan daiteke erakargarria ikasleentzat. Zure zain gaude! 😉

Spread the word. Share this post!

Leave A Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *